2016(e)ko martxoaren 31(a), osteguna

Zangak Paseo Berrian

Donostiako Paseo Berria toki aproposa da kostaldera hurbiltzen diren itsas hegaztiak behatzeko. Hauen artean zangak (Morus bassanus) ditugu, munduko hegazti ederrenetakoak nire ustez. Gehienetan urrutitik ikustearekin konformatu behar izaten dugun arren, noizbehinka paseoko harresitik metro gutxira gerturatzen dira. Aukera ezinhobeak izaten dira beren edertasun paregabeaz gozatzeko.

zanga.JPG
zanga2.JPG 
Zangak (Morus bassanus) Paseo Berritik

Gaur arratsaldean etengabe pasatzen ari ziren zangak mendebaldera. Gutxi batzuk paseotik oso hurbil pasa dira. Arrantza omen zegoen, txenada hankabeltz ugari ere bazebiltzalako. Ipar-haizea dela, arrantza dela, lehorrean geundenok aukera izan dugu itsas hegazti hauen edertasunaz gozatzeko.