Rafael Uribarren Axpe jauna, GFAko
Landa Ingurunearen Garapeneko Foru Diputatua
Asier Arrese Zabala jauna, GFAko
Mendietako eta Natura Inguruneko Zuzendari Nagusia
Donostian, 2008ko maiatzaren 23an
Jaun agurgarri horiek,
Kezka
handia eragin digu joan den asteazkenean El Diario Vasco egunkariak
argitaratutako berria, zeinaren arabera Foru Departamentu horrek
Leitzaran ibaian ugarroi handiak eta koartzak hil baititu, amuarrain
basatien mesederako omen.
Hori
dela eta, honen bitartez eskatu nahi dizuegu kontu horren inguruko
informazio guztia kontsultatu ahal izatea, bai espediente espezifiko
hori, bai eta hiru espezie horien populazioari buruzko informazioa
biltzen duten espediente guztiak: zentsuak, zuen langileek nahiz kanpoko
eragile edo enpresek egindako azterketa eta estimak, arrantza-datuak,
arrantza-baimenen kopurua, aztertu eta baztertu diren bestelako ekintzen
berri, eta litekeen beste edozein espediente, txosten, dokumentu nahiz
bestelako informazio.