Autorea: Xabier Saralegi
Eguraldi txarreko egun hauetan kaio ugari babes bila sartzen ari dira Orioko itsasadarrera. Gehientsuak kaio mokogorriak dira, sasoi honetan Ipar eta Erdialdeko Europatik etorrita Iberiar Penintsulara migratzen ari diren aleak.
Espezie hau gure kostaldean ohiko migratzailea bada ere, milatik gorako talde erraldoiak ikustea ikuskizun ederra da. Gainera, begiak zorroztuz gero ohikoak ez diren kaio-espezieak aurkitu ditzakegu.


Kaio mohokoria (larus canus) Orioko itsasadarreanAtzo, adibidez, kaio mohokori (larus canus) polit bat zebilen San Pedro errekaren inguruan elkartu ziren milaka kaio mokogorrien artean. Espezie honen oso ale gutxi iristen zaizkigu gure kostaldera, eta Orioko ale hau udazken-negu honetan Gipuzkoako kostaldean ikusten den lehenengoa litzateke.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina