Ezohiko kaio espezieekin disfrutatu ahal izan dugu azkeneko asteetan Lasarten. Bata, Ameriketatik etorritako espeziea da,
Delawareko kaioa (
Larus delawarensis) izenekoa; eta bestea, kaio espezierik txikiena,
antxeta txikia (Larus minutus) izen adierazgarriarekin ezagutua.
Europara neguro iristen zaizkigu Delawareko kaio gutxi batzuk. Euskal
Herrian hiruzpalau ale zenbatu ohi dira, gehienak lehen negukoak
direlarik. Lasarten ikusitakoa heldua da. Asier Aldalurrek aurkitu zuen
duela hiru aste. Geroztik beste pare bat aldiz ikusi dugu.
Delawareko kaioa (
Larus delawarensis) Lasarten
Antxeta txikia ere bada oso kaio urria gure inguruan. Neguan baino ez
dira ikusten eta oso gutxitan. Lasarteraino antxeta mokogorriei
jarraituz iritsiko zen bikotea, bi ale baitziren, lehen negukoak biak.
Bertan, antxeta mokogorriekin batera ari ziren elikatzen.
Antxeta txikia (Larus minutus)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina