Donostiako Paseo Berria toki aproposa da kostaldera hurbiltzen diren itsas hegaztiak behatzeko. Hauen artean
zangak (Morus bassanus)
ditugu, munduko hegazti ederrenetakoak nire ustez. Gehienetan urrutitik
ikustearekin konformatu behar izaten dugun arren, noizbehinka paseoko
harresitik metro gutxira gerturatzen dira. Aukera ezinhobeak izaten dira
beren edertasun paregabeaz gozatzeko.
Zangak (Morus bassanus) Paseo Berritik
Gaur arratsaldean etengabe pasatzen ari ziren zangak mendebaldera.
Gutxi batzuk paseotik oso hurbil pasa dira. Arrantza omen zegoen,
txenada hankabeltz ugari ere bazebiltzalako. Ipar-haizea dela, arrantza
dela, lehorrean geundenok aukera izan dugu itsas hegazti hauen
edertasunaz gozatzeko.